tgindex
Olatukoop #ESE zabalpena

Olatukoop #ESE zabalpena

Статистика

Olatukoop eta Ekonomia Sozial Eraldatzailearen zabalpenerako kanala.

Последний пост
13 авг.
Последнее чтение
15 авг.
Постов за неделю
1
Всего постов
42
Тип
открытый
Язык
und
В каталоге с
12 авг.
Подписчики
176
0 за 3 дн.
Сутки
0
0,00%
Неделя
 
Месяц
 
Просмотров на пост
158
40 постов
Вовлечённость
89,8%
к подписчикам
Постов в день
0,1
всего 42
Упоминаний
2
каналов
Охват размещения
оценка
1/24сутки в ленте
50
1/48двое суток
57
1/72трое суток
61

Оценка по просмотрам недавних постов: пост набирает почти всё за первые сутки.

Посты

  • Gogoratu GURE MONETAko billeteak elkarrekin irudikatzeko aukera dugula https://guremoneta.eus/billeteak Makina bat proposamen jaso ditu dagoeneko Gure Monetak billeteentzako. Gu bertako bazkide laguntzaile egin gara, eta norbanako, kooperatiba eta proiektu komunitarioei gonbidatu nahi zaituztegu proposamenak egin ditzazuen. ⭕️ Herriz herri, moneta bat! #GureMoneta #ESE #Proiektua #Moneta #Euskalherria

  • Urtero bezala, hemen da #Gakoak Argia urtekaria! Albisteen atzean dagoena ulertzen laguntzeko kazetaritza-lana. Argiako lantaldeak berriz egin du lan aparta. Orain, irakurleon txanda: uda aprobetxatu mundua begirada berriarekin irakurri, hausnartu eta eztabaidatzeko. Denbora hartzea ere bada eraldaketa bat; irakurtzeko hartzea, are gehiago. Irakurketa pasadatsu bezain kritikorako gure gonbidapena jarraian: https://www.argia.eus/gakoak/2026

  • 📢 Elkartasuna #La_Directa-rekin Kataluniako gure harreman sareko #La_Directa komunikabidea eraso ekonomiko eta judizialak jasaten ari da, herritarron eskubideen defentsan egiten duen ikerketa-kazetaritzagatik. Oraingoan, polizia infiltratuen jarduera argitara eman izanagatik zigortu nahi dute. Kazetaritza independentea eta boterearen kontrola egitea ez dira delitu; demokrazia osasuntsu baten oinarriak dira. @Olatukoop etik argi dugu: komunikabide independenteak eta kooperatiboak funtsezkoak dira informazio librea, gardentasuna eta kontrol demokratikoa bermatzeko. Informazio askea defendatzea guztion eskubideak defendatzea ere bada. Horregatik, gure elkartasun eta babes osoa adierazi nahi diogu #La_Directa-ri. 🤝 Nola egin bat elkartasun-kanpainarekin? 📄 Irakurri eta zabaldu komunikatua: https://directa.cat/sancionen-qui-investiga-protegeixen-qui-sinfiltra/ ✍️ Sinatu elkartasun-komunikatua: https://directa.cat/adhereix-te-al-comunicat-sancionen-qui-investiga-protegeixen-qui-sinfiltra/ 🫴Egin ekarpen ekonomiko bat ikerketa-kazetaritza independentea babesteko: https://directa.cat/campaigns/fes-una-donacio/ #Elkartasuna #La_Directa #KazetaritzaEzDaDelitua

  • 📢 Lan eskaintza | LANKI Kooperatibismoaren Ikertegia (Mondragon Unibertsitatea) Olatukoop eta LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiaren arteko lankidetza-esparruaren baitan, intereseko lan-eskaintza hau partekatzen dugu. LANKIk irakasle-ikertzaile bat kontratatu nahi du kooperatibismoaren eta gizarte ekonomiaren alorrean aritzeko. Lanpostuak kooperatibetan prestakuntza eta aholkularitza eskaintzea, ikerketa eta berrikuntza proiektuak garatzea, eta Mondragon Unibertsitateko gradu eta masterretan irakaskuntza ematea uztartzen ditu, Euskal Herriko zein nazioarteko testuinguruetan. 📍 Eskoriatza 🕐 Jardunaldi osoa (aldi baterako kontratua) 📅 Curriculumak aurkezteko azken eguna: irailaren 11 Interesa edo esperientzia duten pertsonei deialdia zabaltzera gonbidatzen dizuegu. #LanEskaintza #Kooperatibismoa #interkooperazioa #ESE

  • 📰 Aresoko Maraburu #HerriKooperatiba: komunitatearen beharrei erantzuteko proiektu kolektiboa «Herritar guztiak kooperatibako kide izatea nahi genuke» dio Maraburu Herri Kooperatibaren sustatzaileetako batek. Proiektuak herriko zerbitzu eta beharrei modu kolektiboan erantzuteko apustua egiten du. Lehen urratsa taberna eta denda berreskuratzea izango bada ere, proiektuak harago begiratzen du: etorkizuneko erronkei elkarlanean erantzuteko tresna izatea nahi du. Elkarrizketan #Olatukoopen bidelaguntza ere aipatzen da, proiektuaren hausnarketa eta diseinu prozesuan egindako ekarpenagatik eta herri kooperatiben inguruko ezagutza eta esperientziak partekatzeko lanean duen garrantziagatik. Horrelako ekimenek erakusten dute elkarlanetik eta ekonomia sozial eraldatzailetik abiatuta tokiko erronkei erantzuteko eta komunitateak indartzeko bideak eraiki daitezkeela. Zorionak Maraburu Herri Kooperatibako kideei egindako lanagatik, eta eskerrik asko bidelagun izateko aukera emateagatik. Pozgarria da herri kooperatiben garapenean bidelagun izatea eta esperientzia hauek lurraldez lurralde hedatzen ikustea 🌊 #HerriKooperatibak #EkonomiaSozialEraldatzailea 🔗 Irakurri elkarrizketa osoa: https://erran.eus/leitzaldea/1784289686987-herritar-guztiak-kooperatibako-kide-izatea-nahi-genuke

  • Guk ere @GureMoneta erabiliko dugu! Proiektua ezagutzeko bi bideo: > Bazkide egiteko arrazoiak: https://peertube.eus/w/w6QDGbKEYcPSnWqBAv8hne > Ohiko galderak: https://peertube.eus/w/pBuT7aGJkRVxM6Mrpdo6Y2 Lehen pausoan Bazkide Laguntzaile egin gara, eta proiektua bultzatzen jarraituko dugu, urte amaierarako Baztan eta Oarsoaldean moneta martxan izateko, Onespen Batzordearen bitartez balioen araberako proiektu eraldatzailea garatzeko, eta zabalpenean bidelagun izateko. Ezagutu proiektua eta egin Bazkide Laguntzaile! https://guremoneta.eus/ #GureMoneta #ESE #Baztan #Oarsoaldea

  • 📣 Kooperatibagintza eraldatzailean lan egiteko aukera Kalaska Kooperatiba #LanEskaintza  🐄🥩 ⛰🐮🐷🐑 Sakanan, elikadura-sistema lurralderu eta eraldatzaile baten alde lan egin nahi baduzu, aukera paregabea izan daiteke. Kalaska Kooperatibak langile berri bat bilatzen du! Etxarri Aranazko hiltegian eta zatitze gelan lan egiteko operario/langile orokor baten bila dabiltza. Kalaska tokiko abeltzain txikiei laguntzeko eta bertako haragiaren salmenta zuzena sustatzeko sortu zen. Tokiko elikadura-sistema jasangarriago, bidezkoago eta lurraldeari lotuago baten alde lan egiten da. Eskaintzen da: ✔ 6 hilabeteko behin-behineko kontratua hasteko. Proiektua hazten doan heinean eta beharren arabera, kontratua luzatu edo handitzeko aukera. ✔ Lanaldi partziala (astean 20 ordu inguru). ✔ Lana antolatzeko autonomia eta malgutasuna. ✔ Kooperatiba berritzaile eta dinamiko batean lan egiteko aukera. ✔ Hasierako prestakuntza eta lanpostuan bertan ikasteko aukera. Ez da beharrezkoa aldez aurretik esperientzia izatea; motibazioa, konpromisoa eta ikasteko gogoa baloratuko dira. Kalaskan prestakuntza eskainiko dizugu. 📩 Interesa baduzu, bidali zure CVa helbide honetara: [mataderosakana@gmail.com] #Olatukoop #Kalaska #Kooperatibagintza #EkonomiaEraldatzailea #TokikoElikadura

  • 📖 Laiaren 19. zenbakia hemen da! Kaixo, lagunok! 👋 Laiaren ale berria prest dago eta dagoeneko irakur dezakezue. Oraingo honetan, Bidasoaldean eta beste lurralde batzuetan Ekonomia Sozial Eraldatzailea sustatzen ari diren pertsona, proiektu eta esperientziak bildu dituzte, elkarlanaren, justizia sozialaren eta komunitatearen ikuspegitik. 📚 Irakurri hemen: https://anyflip.com/kiplm/lmkb/ ✨ Zer aurkituko duzue ale honetan? 🎙 Antxeta Irratia: herriaren zerbitzura hegan ari den irratia. 🤝 BDSKoop, Eraldaketa Fabrika: Bidasoaldeko polo kooperatibo baten sorrera eta bilakaera. 🌱 Ekosistemak eraiki, ez uharteak: Emilia-Romagnatik Bidasoalderako ikaskuntza kooperatiboak. ⚖️ Irule Abokatuak kooperatiba: justizia feminista baterantz. 🏘 Mugakide: hurbiltasunetik eta justizia sozialetik abiatutako abokatutza eredua. 🍝 Zituene pasta obradora: elikadura sektoreko erronkak eta aukerak. Irakurketa on! Eta gustuko baduzue, partekatu ingurukoekin ere. 🌊

  • 🌍 Gaurkoa Kooperatiben Nazioarteko Eguna dugu eta gure aitortza eta esker ona egin nahi diegu Olatukoopeko sarekide guztiei, kooperatiba eraldatzaileen bidea hautatu eta egunero beste ekonomia eta beste gizarte bat eraikitzen aritzeagatik. Guretzako kooperatibismoa ez da enpresa-eredu bat soilik: Bizitza bizigarriak Euskal Herri feminista, ekologista, antiarrazista, euskalduna, justua eta lurraldetua sortzeko eta eraikitzeko mugimendu eraldatzailea da. Uztaileko lehen larunbata ospatzeko gure irakurketa eta gonbidapena duzue Berria egunkarian argitaratuta. #KoopEguna #CoopsDay https://www.berria.eus/iritzia/artikuluak/kooperatibismoa-komunitatea-eta-eraldaketa-ospatzeko-gonbidapena_2160617_102.html

  • 🎙🌱 Pikutara Darwin! – 5. kapitulua hemen da! Lehen denboraldiko azken etapa Nafarroan egingo dugu! 📍Bakaikuarrok herri-kooperatiba bertatik ezagutuko dugu, herriaren etorkizunari bide eman eta bertako herritarrei zerbitzuak bermatzea helburu duen ekimena. Beren proiektu nagusia Bakaikuko denda kudeatzea da, eta bertako langileekin elkartuko gara. Bestalde, Kontxirekin ere bilduko gara, aurretik herriko denda kudeatzen zuen jabearekin hain zuzen ere. Bukatzeko, udaleko ordezkariekin herri-kooperatibaren inguruan solastuko gara. Entzun hemen:🔗 Olatukoop webgunea 🔗 Peertube 🔗 Baleafunk #PikutaraDarwin #Podkasta #Olatukoop #ESE #Koopfabrika #Kooperatibagintza #Lankidetza

  • LAN ESKAINTZA ARGIAN ARGIAn kide bat gehiago batu nahi dugu lantaldera. Garapen informatikoak pentsatzeko eta egiteko programatzaile bat behar dugu. 👉 Lanpostuaren ezaugarriak hemen

  • Olatukoop sarea osatzen dugun Ekonomia Sozial eta Eraldatzaileko proiektu kooperatiboetako partaideok euskara, elkarlana eta eraldaketa soziala ardatz dituen eredua eraikitzen dugu eguneroko jardunean. Horregatik, bat egiten dugu Euskalgintzaren Kontseiluak egindako salaketarekin, euskararen aurkako azken eraso judizial eta instituzionalen aurrean. Euskararen normalizazioak eta hizkuntza-eskubideek ezin dute atzerapausorik onartu. 📢 Gaur, uztailak 2, Euskalgintzaren Kontseiluak deitutako mobilizazioetara deitzen dugu. Euskal gizarteari dagokio euskararen alde eta hizkuntza-eskubideen defentsan kaleak betetzea. ✊ Euskaraz bizitzeko behar den dena. Gaur hizkuntza-eskubideak defendatzera kalera!

  • Argia sarekideak lan-deialdia zabaldu du!🌊 Irakurri eta partekatu interesa dutenen artean. Euskal Herriko kazetaritza independentearen ikur nagusietako batean parte hartzeko aukera paregabea da hau. https://www.argia.eus/albistea/lan-eskaintza-argian-garatzaile-informatikoa

  • 📍 Olatukoop sarearen izenean UEUren "Garapen komunitarioa eta euskararen biziberritzea: elkarguneak eta bidegurutzeak" jardunaldian parte hartzen ari gara. Gure esperientziatik abiatuta, lan burujabe eta eraldatzailea euskaraz egiten dela partekatzen ari gara. Euskara, komunitatea eta Ekonomia Sozial Eraldatzailea nola gurutzatzen diren, eta elkargune horietan zer ikasi eta eraiki dezakegun, hizpide. #Olatukoop #Euskara #ESE #Komunitatea #UEU https://www.ueu.eus/jarduera-akademikoa/2330-garapen-komunitarioa-eta-euskararen-biziberritzea-elkarguneak-eta-bidegurutzeak

  • Olatukoopeko sarekidea, Biharamunen Lantegia Kooperatibak GOMITA luzatzen digu! Ekainaren 22an, Eibarren, Herri ikerketa eta Herri jakintzaren inguruko jardunaldira hurbildu!  Jardunaldiaren ideia da gogoetatzea alde batetik herriarekin sortzen diren ikerketa eta jakintzei buruz eta bestalde herritik jiten den jakintzari buruz: jakintza enpirikoak hor dira eta jakintza transmisio lanak ere (adb. laborantxa arloan:lurra, hazi eta landareen inguruko jakintzetan). Mundu akademikoko jakintza batik bat bortegintzatik bideratua da. Ikerketa-guneen eta jendearen arteko bereizketa handia da. Ikerketa-guneek maiz jarduten dute esfera industrial, ekonomiko eta politiko boteretsuen borondate eta errealitateei erantzuten. Oraindik gehienetan, ikerketa eramaten edota bideratzen dutenez, gizon xuri burges mendebaldarraren beharren araberako jakintzak ekartzen ditu akademiak (Donna Haraway).  Horren aurrean, zientzia eta ikerketa beste modu batera praktikatzeko borondatea handituz doa. Euskal herrian hainbat experientzia daude herriarekin lan egiten dituzten ikerketa parte hartzaile eramaleak. Goizean hauetako batzuen lanak ezagutzeko aukera izango duzue. Baina hortik at, herriak betidanik bere jakintza propioak sortzen eta aberasten ditu. Arratsaldean herri jakintza sortzen,  berreskuratzen eta zabaltzen dutenen mahai ingurua izango da. Herritik datorren jakintza baita herriarekin egiten den ikerketa bidezko jakintzari buruz denen artean eztabaidatzeko animatu EIbarrera EKainaren 22an! Bada garaia, gaia mahai gaineratu eta elkar ezagutzeko. Astelehen arte!https://www.ueu.eus/jarduera-akademikoa/2351-ikerketa-parte-hartzailea-eta-kokatua-herri-ikerketa-herriarekin-herritik

  • https://www.ueu.eus/komunikazioa/albisteak/54-udako-ikastaroen-matrikulazio-epea-ireki-da 📚🌊 UEUren udako ikastaroak martxan dira eta oraindik matrikula egiteko epea badago!! Ez galdu euskaraz ikasteko, hausnartzeko eta sareak ehuntzeko aukera paregabea. Aurten, Olatukoopeko hainbat sarekide UEUren udako ikastaroetan parte hartzen ari dira, beren esperientzia eta ezagutza partekatuz:  ekonomia sozial eraldatzailea, burujabetza digitala, elikadura-sistemak, herri-jakintza eta euskararen biziberritzea bezalako gaiak lantzen. Ikastaro hauetan besteak beste: 🔹Zertan datza eraldaketa digitala? 🔹Euskara esanindartzeko bidean: adierazkortasuna euskaraz lantzeko eztabaidak, gakoak eta hautuak 🔹 Lurra, legea eta elikadura. Nekazaritza eta elikadura-sistemak ikuspegi juridikotik politika publikoetan. 🔹 Ikerketa parte-hartzailea eta kokatua: herri-ikerketa, herriarekin, herritik. 🔹Garapen komunitarioa eta euskararen biziberritzea: elkarguneak eta bidegurutzeak. 🔹 Komunikazioa sare sozialen erresuman: nola izan burujabe(ago)? 👉 Izena eman eta zatoz zu ere ikastera, parte hartzera eta komunitatea indartzera! #UEU #Olatukoop #EkonomiaSozialEraldatzailea #Euskaraz #UdakoIkastaroak

  • 🌊 Bihar Torrekuan: «Euskal kooperatibismoa eraldatzen duten identitate berriak» mintegia egingo dugu, Miguel de la Fuente ikerlariarekin batera! Kooperatibismoaren sustapenean gabiltzanontzat solaserako eta etorkizuneko estrategiak garatzeko aukera bikaina izango da. 🗓 Ekainak 16 🕚 11:00 - 13:00 📍 Torrekua Gonbidatuak zaudete, noski! Izena emateko: https://torrekua.eus/agenda/ekitaldiak/euskal_kooperatibismoa_torrekua #Koop #ESE #Identitateak

  • без подписи

  • без подписи

  • без подписи