BERRIA egunkaria
СтатистикаBERRIA egunkariaren kanala: albisteak, informazio interesgarria, gaurkotasuna jarraitzeko beste modu bat. Whatsappen: https://whatsapp.com/channel/0029Va8mEtQIN9ir8bWU6B3J
- Последний пост
- 15 авг.
- Последнее чтение
- 15 авг.
- Постов за неделю
- 20
- Всего постов
- 30
- Тип
- открытый
- Язык
- итальянский
- Категория
- Новости и СМИ (по похожим)
- В каталоге с
- 12 авг.
- 1/24сутки в ленте
- 1 954
- 1/48двое суток
- 2 239
- 1/72трое суток
- 2 415
Оценка по просмотрам недавних постов: пост набирает почти всё за первые сутки.
Посты
без подписи
без подписи
без подписи
Goizeko mezuak harrabotsa eragin du erredakzioan, denek ez baitute onartu adostxokoa adiera. Zuen ikastetxean edo seme-alabenean nola deitzen diote? 🟢 Adostxokoa 🔵 Adostokia ⚫️ Beste izen bat 🔴 Ez genuen halakorik 🏙 Ceuta kanpoaldeko biztanleek bi hiri daudela esaten dute: erdigune diruduna, eta periferia txiroa. Aitor Garmendia Etxeberria berriemaile berezia Ceutatik👇 https://b.eus/ceuta_periferiaTG 🔴 Jon Insaustik eskatu du «ez politizatzeko» etxerik ez dutenen egoera👇🏽 https://b.eus/insausti_ez_politizatuTG 🌞 Javier Armentia, astrofisikaria: «Jendeak sentitu egin du eklipsea»👇🏿 https://b.eus/javier_armentiaTG 🗣 Ander Tejerina, Teknikariok sindikatuko kidea: «Ikuskizunetako teknikarion sektorea batere arautu gabe dago»👇🏼 https://b.eus/ander_tejerinaTG Bihar arte!
👩👩👧👦 Hirurehun emakume ingururentzako komunitate bilakatu da Ceutako La Reina kaleko biztanleek antolatutako kanpalekua. Marokoren eta Espainiaren arteko muga zeharkatu ostean, gune seguru bat topatu dute. Abdellah Mustafarekin izan da Aitor Garmendia Etxeberria, Sidi Embarek auzuneko bizilagunen elkarteko presidentearekin.
Egun on! Oriamendi enpresaren eta Ansaren arteko ika-mika ez da baretu oraindik. Ikastetxean irakatsi ziguten konponbide bat lortzeko modurik eraginkorrena: adostxokora joatea. ⚾️ Oriamendik erabaki du Ansak ez duela jokatuko txapelketa gehiago👇🏻 https://b.eus/oriamendi_erabakiaTG ✍️ Jakes Goikoetxearen analisia: 'Urte osoko eklipsea'👇 https://b.eus/urte_osoko_eklipseaTG ⚫️ Bi gizonezko hil dira auto istripu batean Beriainen👇🏾 https://b.eus/istripua_beriainTG 🎨 Izan zirenak seriea (IV): Fabrika bat arteari leku egiteko: Donostiako Arteleku kulturgunea👇🏿 https://b.eus/artelekuTG Gero arte!
Badakit batzuei nekagarriak egin zaizkizuela eguzki eklipsea eta hari eman zaion garrantzia. Zuen ustez, noiz ahaztuko zaigu eklipsea? 👍 Astebururako ez gara gogoratuko. 👎 Gutxienez urte amaierara arte emango digute alamena. ✅ Pradalesek eta Txibitek «arrakastatsutzat» jo dute eklipsearen eguna👇🏿 https://b.eus/eklipsea_arrakasatsuTG 🌊 Itsasoaren hotsa entzuten dute oraindik ere. Aitor Garmendia Etxeberria berriemaile berezia Ceutatik👇 https://b.eus/itsasoaren_hotsaTG 🧱 Ainhoa Ruiz Benedicto: «Harresiak erronka berrietarako konponbide zaharrak dira»👇🏽 https://b.eus/ruiz_benedictoTG ⚾️ Dario Gomez: «Oso garrantzitsua izan da frontoira itzultzea: pilotari sentitzen naiz berriz»👇🏻 https://b.eus/dario_gomezTG Gabon!
🍽 Halima Ahmed, Luna Blanca GKEko bozeramailea: «Migranteentzat 2.500 eta 4.000 otordu artean banatzen ari gara egunero». Aitor Garmendia Etxeberria berriemaile berezia Ceutatik👇 https://b.eus/halima_ahmedTG
Egun on! Atzo azkenean idatzi egin nion, baina ez dit erantzun oraindik, eklipsea ikusten egongo zela pentsatzen dut. Hainbeste gustatu bazaio eklipsea, argazki batzuk bidaliko dizkiot, ea erantzuten didan. ☀️😎📸 Eklipsea, irudietan👇🏻 https://b.eus/eklipsea_irudietanTG 💃 Ane Agirrezabal, Garazi Lasa eta Lide Marquet; Zumbonak taldeko kideak: «Jendeak lasai dantza egiteko toki bat sortu nahi dugu»👇🏽 https://b.eus/agirrezabal_lasa_marquetTG ✍️ Haritz Larrageta: 'Gure bazterrak'👇 https://b.eus/gure_bazterrakTG 🗣️ Seriea: Politikari ohiak (II). Marisa de Simon: «Gobernu batean esku hartzeko ahalmenik ez baduzu, ez duzu hartan egon behar»👇🏿 https://b.eus/marisa_de_simonTG Gero arte!
🌞😎 Eguzki eklipse osoa ikusi ahal izan dute gaur Araba osoan, Bilbotik mendebaldera, eta Nafarroako Erriberan. Txaloak eta lilura izan dira nagusi Gasteizko Olarizu mendian👇 https://b.eus/ilunean_begiak_argiTG
🌞😎📸 Gertatzear da eguzki eklipse osoa! BERRIAren irakurleek eklipsea nola biziko duzuen jakin nahi dugu; beraz, bidal iezaguzue zuen 'eklipse planaren' argazkia, eta kontatu zer asmo duzuen gertakari astronomiko historikoa ikusteko. Instagrameko zuzeneko mezuetan eta euskalherria@berria.eus posta helbidean jasoko ditugu argazkiak.
Kaixo! Sentipen berezi bat daukat, maitemintzen ari naizela uste dut. Gustuko dudan pertsonak jakingo ote du gaur eklipsea dagoela? Edo idatzi egingo diot jakinarazteko? 😎 Betaurrekoen atzetik, eklipsearen atarian: Bilbon ere nabari da gaur iluntzean eguzki eklipsea izango dela👇🏾 https://b.eus/betaurrekoen_atzetikTG 🔴 Nafarroako Parlamentuko presidenteak GEBehatokia babestu du Ricardo Zabalzaren aferan👇🏻 https://b.eus/hualde_zabalzaTG 🌊 Ipar Koreak beste misil bat jaurti du Japoniako itsasora👇 https://b.eus/ipar_korea_misilaTG 👀 'Izan zirenak' seriea: Eako Poesia Egunak: porrot eder baten ondorena👇🏿 https://b.eus/eako_poesia_egunakTG Bihar arte!
📹 Ceutan dago Aitor Garmendia Etxeberria, berriemaile berezi. Tarajalgo mugan ikusitakoak kontatu ditu, baita errefuxiatuak eta asilo eskatzaileak nola bizi diren El Trampolin hondartzan eta inguruetan. Egoera normaltasunera itzultzetik urrun dago.
Begira, BERRIAk gaur ilargiarekin zerikusia duten bi albiste dakartza: bata, eklipsea eta bestea, Ceutako GKE bateko bozeramaile batek esandakoak. Bi mundu, eta, aldi berean, bakarra. 🌑 Eklipse bat segurtasunez ikusteko gakoak👇🏿 https://b.eus/eklipsea_gakoak 🌙 Halima Ahmed, Luna Blanca GKEko bozeramailea: «Migranteentzat 2.500 eta 4.000 otordu artean banatzen ari gara egunero» https://b.eus/ahmed_otordu 🗣️ 'Politikari ohiak' serieko lehen protagonista: Frantxua Maitia: «Egigurenek ekartzen zidan letra ETAko laguntzaile bati ematen nion»👇🏻 https://b.eus/maitia_letra 🎢 Dopamina efimeroa lau euroan: Bikingoen barkua, autotxokeak edota matxinsaltoaren atrakzioa. Barrakaz eta estimuluz josita dago Pasealeku Berria Donostiako aste nagusian👇 https://b.eus/dopamina_lau Gero arte!
Kaixo! Bueltan naiz! Nagusiak pentsatzen zuen edonor arduratu zitekeela kanalaz, baina erakutsi diozue ez dela hala. Espero dut bakean utziko nauela hemendik aurrera. 🫂 Aitor Garmendia Etxeberria, berriemaile berezia Ceutan: Agintarien utzikeriaren aurrean, bizilagunen elkartasuna👇 https://b.eus/ceuta_bizilagunen_elkartasunaTG 🎶 Musika Hamabostaldiak Arriaga omenduko du, haren heriotzaren 200. urteurrenean👇🏿 https://b.eus/hamabostaldia_arriagaTG 🇨🇴 Dagoeneko 240 dira Kolonbiako lurrikaran hildakoak👇🏽 https://b.eus/kolonbian_hildakoakTG ⚫️ Mikel Ezkerro zendu da, Argentinako euskal diasporaren erreferente nagusietako bat👇🏻 https://b.eus/mikel_ezkerro_hilTG Bihar arte!
🌞😎 Jakingo duzue bihar eguzki eklipse oso bat izango dugula! Gogoz zaudete? Ziur jada plana egina duzuela: non ikusiko duzuen, norekin, piknikean afalduko duzuen edo ondoren... 📸 Bidal iezaguzue zuen 'eklipse planaren' argazkia, eta kontatu zer asmo duzuen gertakari astronomiko historikoa ikusteko. Instagrameko zuzeneko mezuetan eta euskalherria@berria.eus posta helbidean jasoko ditugu argazkiak.
Egun on. Mezugilearen nagusia nauzue berriro. Barkamena eskatu nahi dizuet nire atzoko mezuak eragindako gaizki-ulertuagatik. Mezugileari itzuliko diot zuei mezua bidaltzeko ardura, ez baitut berriro hanka sartu nahi. 🌑 Zeruak, unibertsoak, astronomiak lilura eragiten die zenbait herritarri, eta taldeetan biltzen dira, zaletasunaz elkarrekin gozatzeko eta dibulgazioa egiteko👇🏿 https://b.eus/herritarrak_astronomoTG 🍦 Marta Arnoldo, Arnoldo izozki dendako jabea: «Zapore klasikoek ez dute hutsik egiten sekula»👇🏻 https://b.eus/arnoldo_zaporeTG 👀 'Izan zirenak' serieko lehen protagonista: CM2 aretoa. Konspiratzeko metro koadro gutxi batzuk👇🏽 https://b.eus/cm2_konspiratzekoTG Gero arte!
Kaixo, BERRIAren Telegrameko eta Whatsappeko mezugilearen nagusia nauzue. Goizeko mezuaren falta izan duzue? Bada, gaur mezugilea zigortuta egon da, eta argi esan diot: «Mezugintzaren artea ez da politikarekin nahastu behar». 🏴☠️ Baltsarekin edo gabe, baina denak abordaiara. Ehunka herritarrek parte hartu dute Donostiako Piraten abordatzean👇🏿 https://b.eus/denak_abordaiaraTG ✍🏿 Carlos Flores, dantzaria: Euskal folklorearen izenean egiten ari diren iruzurra👇 https://b.eus/flores_folklorea_iruzurraTG ❌ Gernikako Udalak abuztuaren 23rako gaztetxea husteko eskatu du, lege prozedurarik hasi barik👇🏻 https://b.eus/gernika_gaztetxea_hustuTG 🔴 Hamasek salatu du Israel «nahita» ari dela oztopatzen gatazka amaitzeko bidea👇🏽 https://b.eus/oztopoak_gatazka_amaitzekoTG Bihar arte!
🇨🇴 Lurrikara bat izan da Kolonbian, eta gutxienez 74 lagun hil dira👇 https://b.eus/kolonbia_lurrikaraTG
🔴 Gasteizko alkateak Zeledoni: «Ez dira festak mezu politikoekin nahastu behar». Gerora, barkamena eskatu du Etxebarriak👇 https://b.eus/etxebarria_zeledonTG