tgindex
ARGIA

Kazetaritza independentea, txikitik eragiten... Telegramen ere bai. 😊 Gure lana estimatzen baduzu, ARGIAko kide egitera animatu nahi zaitugu: nahi duzun diru ekarpena egin eta bueltan nahi duzuna eskatzeko aukera duzu. https://www.argia.eus/eginargiakoa

Последний пост
15 авг.
Последнее чтение
15 авг.
Постов за неделю
34
Всего постов
37
Тип
открытый
Язык
und
Категория
Новости и СМИ (по похожим)
В каталоге с
12 авг.
Подписчики
5 627
−4 за 3 дн.
Сутки
0
0,00%
Неделя
 
Месяц
 
Просмотров на пост
1 069
36 постов
Вовлечённость
19,0%
к подписчикам
Постов в день
4,9
всего 37
Упоминаний
4
каналов
Охват размещения
оценка
1/24сутки в ленте
1 080
1/48двое суток
1 237
1/72трое суток
1 334

Оценка по просмотрам недавних постов: пост набирает почти всё за первые сутки.

Посты

  • Gaurko egunez 1959an... Pintaketa abertzalez bete zuten Begoñako Basilikaren ingurua, amabirjinaren egunean, frankismo betean. Basilikara urtero egiten den erromesaldia baliatuz, eta agintari frankistak han izango zirela baliatuz, ibilbidea ikurrinaz ere josi zuten. Ondoko Dolaretxeko ur-andelean ikurrina handi bat ere altxatu zuten. Hego Euskal Herriko beste zenbait lekutan ere ikurrinaren koloreak margotu zituzten. Euskal Herriko erresistentzia antifrankistaren berpizte garaia izan zen eta ETA ere garai hartan eratu zen. Gehiago: 1936, duela 90 urte: 14 urteko Maravillas Lamberto hil zuten frankistek Larragan, taldean bortxatu ostean https://labur.eus/dckk00bl 778: Orreagan euskaldunek Karlomagnoren armada garaitu zuten https://labur.eus/aq5zo4p4 1905: Marie Politzer jaio zen Miarritzen, emagina eta nazien aurkako erresistentziako kidea https://labur.eus/65agk6ku 1947: Indiak independentzia aldarrikatu zuen Britainia Handitik https://labur.eus/i6q25yjx

  • без подписи

  • без подписи

  • без подписи

  • GAKOAK 2026 | KULTUR GOMENDIOAK Uda garai honetan ez dakizu pantailan zer ikusi, ala mahai gainean zertan jolastu? Hona proposamen batzuk- Hauek dira ARGIAko erredakzioak proposatzen dizkizun ikus-entzunezkoak eta mahai-jolasa

  • без подписи

  • GAKOAK 2026 | ERREPORTAJEA ⭐️ Gauaren iluntasunean izarrak ikusteko seguruenik udan egoten gara lasaien zerura begira. Euskal Herrian argi artifizialak sorturiko kutsadurak ez dizkigu aukera asko ematen, baina hala ere oraindik hamaika begiratoki daude astroen argiaz gozatzeko Artikulu honetan leku horietako bat ezagutuko dugu: Larra-Belagua. ✍️ Urko Apaolaza Avila Lau puntu kardinal, mila dir-dir zeruan

  • 14 авг.1 02461

    🎥🎥 DOKUMENTALA 🎥🎥 Kaixo lagunak! Ostiral honetako dokumentalaren eskutik Landetara egingo dugu salto, su artean ibiltzeko. 🔥 Herri bat sutan https://labur.eus/5shlqwwu 📝 Berrogei urte baino gehiago dira Auzier familiako su artifizialek Landetako oihaneko paisaia argitzen eta eraldatzen dutela. Zer da sua eraikitzea? Eta zein su eraiki? Herriko festetan edo sute suntsitzaileak? Zein ahalegin egin behar da sua itzaltzen ez uzteko? 🎬 Mona Converten lana. 🕥 70 minutu 🎞 525 dokumental ikusgai, euskaraz eta doan: https://www.dokumentalak.com

  • 14 авг.1 0175

    Egun on lagunak, ✋🏿"Manteroen aurkako jazarpenik ez, bizirautea ez da delitua" diote Bilbotik. Kaleko saltzaileek Bilboko Udalari exijitu diote udaltzainen sarekada “arrazistak” amaitzeko https://labur.eus/jqgyeq0x 👉 Euskararen aitortza auzipetzea “erridikulua” dela salatu du Euskal Elkargotik Antton Kurutxarrik https://labur.eus/k1zhydle (Euskal Irratiak) 🇦🇫 Talibanek boterea hartu zutenetik, 2,4 milioi neska bigarren mailako hezkuntzatik kanpo utzi dituzte https://labur.eus/gaortrgw Ondo izan!

  • 14 авг.1 11861

    Gaurko egunez 1979an... Ondarroan eskuin muturreko inkontrolatu bat atzeman zuten herritarrek. Kalez jantzitako guardia zibil bat zen, Ondarroako jaietan txosna eta tabernetan infiltratu gisa zebilena, baina jendearen arreta deitu eta urduri, berari begiratzen ziotenak pistolarekin mehatxatzen hasi zena. Ordu erdiz atxiki zuten udaletxean udaltzainen laguntzarekin, Guardia Zibila bere erreskatera agertu zen arte. Eraman zutenean tentsio handiko uneak bizi zituzten. Udalak gertaera salatu eta erantzukizunak argitzeko eskatu zuen. Herritar talde batek, bestalde, Udalaren jarrera salatu zuen, berehala joaten utzi ziotelakoan. Gehiago: 1794: Gipuzkoako Errepublika independentea eratzeko proposamena egin zuten Gipuzkoako Batzar Nagusiek https://labur.eus/warvxci8 1889: Londresko portuetako zamaketariek greba handia hasi zuten https://labur.eus/626pxzrk 1904: Parisen Bastillako plaza gudu-zelai bihurtu zen apatxe taldeen eta Poliziaren artean https://labur.eus/eqd3ewdn

  • 13 авг.1 0931

    🔙⏳Data-zarta. Euskal herriko historiaren denbora lerroa. Euskal Herriko historia ezagutu nahi? Kartaz karta irudikatu ditugun gertakari, pertsonaia eta objektuak noizkoak diren asmatzen joan beharko duzu, Euskal Herriko historiaren denbora-lerro ederra osatzeko… ondokoak baino lehenago. ▶️Eskuratu Data-zarta. Euskal herriko historiaren denbora lerroa Eskuratu ARGIaren Azokan.

  • 13 авг.1 1553

    без подписи

  • 13 авг.1 1653

    без подписи

  • 13 авг.1 08083

    GAKOAK 2026 | ERREPORTAJEA 🦉 Landa guneetako eta eremu urbanoetako urubien arteko ezberdintasunak ikertzeko helburuarekin, harrapari gautar honen jarraipena egin zuten lau urtez Aranzadi Zientzia Elkartean. Erreportaje honetan jaso dute lehen eskutik harrapari horiek ikertzeko orduan izandako gora-beherak. ✍️ Nerea Pagaldai Agiriano Urubien atzetik

  • 13 авг.1 1624

    Kaixo lagunak, 🤚 Odolkiak ordainetan Espainiako eta Italiko gobernuen artean, eta bietan pertsona migratzaileak galtzaile. Espainiako Gobernuak Italiako bidaiariei behin-behineko muga kontrolak ezarri dizkie, Melonik bereak kentzeari uko egin ostean https://labur.eus/o7wuw6pd 🇵🇸 NBEk ohartarazi du Zisjordania “anexionatzeko zorian” dagoela Israel https://labur.eus/iqu6wl3b ♉️ Sokamuturraren aurkako manifestazioa egingo dute Algortako Portu Zaharreko jaietan https://labur.eus/q4x5q1hx (Hiruka) Ondo izan!

  • 13 авг.1 22011

    Kaixo lagunak, Euskal selekzioaren aldeko azken manifestazioetan gertatutakoek ondorioak ekartzen jarraitzen dute. Espainiako Poliziak sei lagun atxilotu ditu Gasteizen, euskal selekzioaren aldeko ekitaldietan “gorroto delituak” egitea leporatuta https://labur.eus/9fpktheg 🇨🇴 🇺🇸 AEBetako armadak “operazio militarrak” egin ahal izango ditu Kolonbian https://labur.eus/przpy1uc ⚖️ Auzitegi Administratiboaren eskuetan dira Sara eta Baionako euskararen aitortza ofizialak https://labur.eus/9kpjjpfb (Euskal Irratiak) 🎨 Historiaurreko pinturetako animaliak patroi baten arabera antolatuta daude https://labur.eus/kkpyzcgh (Elhuyar) Laster artio

  • 13 авг.1 2382

    Gaurko egunez duela 90 urte, 1936an... Abiazio italiarrak Donostia bonbardatu zuen. Hiriaren erdiguneari eraso egin eta sei zibil hil zituzten, haietako bi haurrak. Erasoek dozenaka pertsona zauritu zituzten. Gerrako Komisariotzak aire-erasoez ohartarazteko alarma sistema abiatu zuen orduan, eta El Pueblo Vasco egunkariaren egoitza zegoen eraikinean ezarritako sirenaren bidez aire-erasoen hasiera zein amaieraren abisua emango zuten egun hartatik aurrera, herritarrek babes har zezaten. Gehiago: 1776, duela 250 urte: Tearen matxinada gertatu zen AEBetako Fishkill herrian https://labur.eus/qcgauv19 1926, duela 100 urte: Fidel Castro Kubako Iraultzaren buruzagia jaio zen https://labur.eus/1pvpu6da 1937: Tutera bonbardatu zuten hiru hegazkin errepublikarrek https://labur.eus/clelpyww 1940: Kataluniako presidente Lluís Companys atxilotu zuen Bretainian Gestapok https://labur.eus/s0bhfu9v

  • 12 авг.1 2172

    без подписи

  • 12 авг.1 2762

    без подписи

  • 12 авг.1 2552

    без подписи